EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN EGITASMOAREN PRENTSA OHARRA

ESE egiasmoak Ezker Aberztaleak kaleratu berri duen agiriaria begionez ikusten du

Atzo, otsailaren 15ean, Ezker Abertzalearen baitan eman den eztabaidaren ondorioak plazaratu ziren.

Lehenik eta behin, eztabaida luze horretan emandako hausnarketa eta proposamena itxaropentsu jasotzen dugula esan behar dugu. Zintzoki egindako eztabaida delakoan gaude eta ezbarik gabe, ondorioetan osagarri berriak ikusten ditugu.

Bide zibil eta politikoen aldeko hautua garbia da eta erabaki irmo honek ate berriak zabaltzen ditu.

Azkeneko hilabeteetan ezkerreko abertzaletasunean kokatzen diren beste indar politiko, sindikal eta sozial askok ere euren burua berkokatu dute eta Euska Herrian pairatzen dugun egoera antidemokratiko zein gatazka armatua behin betikotz gainditzeko aukera izan dezakegula ematen du, ezkerreko abertzaletasunean kokatzen den gune zabal eta pluralak indar korrelazioa errotik aldatzeko gaitasuna baitu. Izan ere, kaleratu berri den agiri pitikoa norabide horetan kokatzen da.

Hainbat eragile soziopolitikotan Norabide aldaketa pozgarria eman da. Aukera ezin da alperrik galdu, konpromisoa beharrezkoa da, lan zintzoa eta eskuzabaltasuna.

Ezker Soberanista Eraikitzen egitasmoa , ezkerreko independentismo osoaren mesederako formakuntza eta ekintza saioetan aritzeko sortu dugu. Hori dela eta, esparru berriak sor ditzakegulakoan, lanari ekin genion. Azkeneko aldarrikapenek bide honetatik aurrera egitera animatzen gaituzte.

Gure uste apalean, independentismoa, ezker eradaltzailea eta indarkeri-eza aktiboa komuneko esparru zabal baten ezaugarriak dira. Ezaugarri horietan oinarrituta alternatiba oso bat gorpuztea badagoela uste dugu.

Herri mugimenduetan, jendartean, langile mugimenduan eta erakundeetan aritzeko gaitasuna izan beharko lukeen ezkerreko independentismoak agenda politikoa baldintzatzeko ahalmena izango luke.

Ezkerretik independentzia modu demokratikoz lortzea eskuragarria da, hurbileko nazioarteko testuinguruak horrela adierazten digu eta horrela jakinarazi behar diegu gure herrikidei, prozesu askatzaile partehartzaeileak muga guztiak gaindituko ditu eta.

Prentsa ohar honen bidez, zorionak eman nahi dizkiogu talde ezberdinetan ondorio guztiekin egoera antidemokratikoa gainditzeko konpromiso hartu duten eragile guztiei eta gure burua eskaini nahi genuke ahalegin horretan laguntzeko.

EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN egitasmoaren TALDE SUSTATZAILEA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario