Aurkezpena

EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN (ESE) izena duen formakuntzarako eta ekintzarako programan lanean gaudenok kezka nagusi hauek ditugu:

  • Independentismoa: Europan dauden beste herrien antzera Euskal Herriak erregimen juridiko-politiko burujabearen aldeko konpromisoa. Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoa. Nazio erakundeen indartzea. Ekimen independentistak bultzatu itxurazko jarrerak gaindituz.

  • Aurrerakoitasuna: Beti aldatzen ari den gizarte dinamiko eta anitzaren onarpena, aniztasunaren ulermena. Aurrerakoitasuna talde-ahalegin gisa ulerturik, lorpenak eta aldaketa arlo guztietan -osasun, hezkuntza, kultura, ... gizaki ororentzat izan daitezen.

  • Euskara eta Euskal Kultura: Gizarte konplexu eta kultur anitza den egungo Euskal Herrian, euskara eta euskal kultura herritargo osoaren ondarea dira. Euskara hezkuntzaren komunikazio-hizkuntza, hizkuntza ofiziala lurralde guztietan eta kulturen arteko komunikazio hizkuntza. Elebitasun dislogsikoa gaindituko duen ofizialtasuna eta euskal kultura gizartearen bizkarrezurra izateko bultzada.

  • Justizia Soziala: Sistema neoliberalaren aurkako lana, injustizia soziala handitzen duen sistema baita, enpresa handien zerbitzura kutxa publikoak husten dituena, familia aurrezki eta lan errentak bereganatzen puzten dena eta zerga ez-zuzenak zerga gehikorren gainetik bultzatzen dituena. Justizia soziala, txirotasunaren, gose eta desberdintasunen aurkako lana. Sektore publikoaren, lan-lorpen eta lorpen sozialen defentsa.

  • Ingurumenaren babesa: Gizakia planetaren jabea ez dela onartzea eta eguneko belaunaldia hurrengo belaunaldiei inguru osasuntsu eta jasangarria utzi behar diela. Gainontzeko espezieei errespetua, baita Ingurumenari orokorrean ere, energia berriztagarrien alde eginez, garraio publikoa bultzatuz eta azpiegitura iraunkorrak eraikiz.

  • Demokrazia partehartzailea: Sistema demokratiko garbiago baten alde lan egin, gogoeta eta erabakietan gizarteak parte har dezan metodo eta foroak erabiliz. Udal oinarria izango duen demokrazia bultzatu.

  • Biolentzia-eza aktiboa: giza eskubide guztien defentsa tinkoa. Eskubide nazional, zibil eta politiko guztien defentsa, 2. belaunaldiko giza eskubideak barne. Desmilitarizazioaren aldeko jarrera, baita gerren kontrakoa ere. Gatazken elkarrizketa eta bakearen bidezko konponbideen alde, biolentzia politikoen adierazpen guztien desagerpenaren alde, baita emakumeen kontrakoa, biolentzia soziala, ...

Gasteizen, 2009ko azaroaren 26an