Helburuak

  • Alderdi politikoen eta politikan parte hartzeko bideen berrikuntza. Konpromiso handiagoa eta disziplina malguagoa.


  
  • Formakuntza lantalde anintza , alderdietan eta alderditik at ari diren pertsonez osatua.

  
  • Formakuntzarako eta eragin sozialerako programa, ezkerreko eta independentista diren talde guztien mesederako.

  
  • Eraldaketa: Zerbitzu bokazioa duten ekintzaileak hezi. Herri mugimenduetan oinarrituriko boluntario lana sustatu.

  
  • Erakunde zein sozial arloko lana uztartu. Erakundeak boto-emaileen eta aldarrikapen sozialen zerbitzura jarri.

  • Lekuko historikoa: EAJk bere azkeneko aukera galdu du. Independentismoa, nagusiki, korronde ideologiko aurrerakoia da eta gehiengoa esparru politikoaren ezkerreko gunean kokatzen da. Ezkerreko independentismoa eraldaketa sozialaren motorra da eta Euskal Estatura eramango gaituena.

  • Ziklo bikoitzaren amaiera: Itun autonomista agortuta dago eta bi mende luzeetako gatazka armatuak ere zikloa agortu du. Prozesu zibil eta parte-hartzaile baten bidez, askapen sozial eta nazionalera jauzia egiteko garaia da.

  
  • Izena: Ezker Soberanista Eraikitzen. PNVtik ezkerrera dagoen gunea alderdiek, sindikatuek eta herri mugimenduek osatzen dute. Ezker Soberanista deitzen diogun sektore sozial hau zabala eta plurala da eta elkartzeke dago oraindik. Horregatik, programa hau, esparru honetan ari diren erakunde eta talde guztiei laguntzeko asmoz sortu dugu, Euskal Herriko korronte sozio-politiko baldintzatzailea izan dadin.