EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN EGITASMOAK BEGIONEZ IKUSTEN DU “INDEPENDENTISTAK” eta “ADIERAZI EH” HERRITAR SAREEN JAIOTZA

Ezker Soberanista Eraikitzen egitasmoa iragan den urtearen azaroan abian jarri genuen. Dagoeneko Hegoaldeko hainbat eskualdetan lantaldeak lanean ditugu. Egitasmo honen helburua ezkerreko independentismo osoa elikatzen laguntzea da.

Euskal Herriko ezenatoki soziopolitikoan sigla eta talde gehiegi dago, erakinkorrak izan gaitezen sinplifikazioa beharrezkoa dugu. Hori dela eta, gure egitasmoa aurkeztu genuenetik, gure burua eragile soziopolikotzat jotzen ez genuela argi utzi dugu.

ESE egitasmoa arestian aipatutako esparru soziopolitiko horretan ari diren pertsonak eta taldeei laguntza eskaintzeko sortutako lantaldea da, ezkerreko independentismoa ziklo politiko berrirako aldaketarako motor nagusia ala bakarra izango baita.

Gure uste apalean, ziklo berri baten hastapeneko urratsak ematen ari dira eta ziklo berrian murgildutakoan, orain arte indarrean egon diren esparruak eta indar harremanak errotik aldatuko dira. Denak lehen bezla jarrai dezan, aldaketaren beldur diren sektoreak gogor jokatzen ari dira, baina oposizio politikoan ari garen sektore guztiok ere, historikoa izan daitekeen aukera baten aitzinean egon gaitezkeelakoan, gogor eta gogoz jokatzeko prest gaude.

Gure aurkezpen egunetik aste gutxira hainbat mugimendu berri eman da, horietatik Adierazi EH eta Independentistak sareen jaiotza azpimarratu nahi genuke, gure ustez, bi sare hauen osagarri berriek ziklo berrirako beharrezkoak diren hainbat ezaugarri betetzen baitituzte.

Sakabanatutako indarrak elkartzeko garaia da, herrikideen laguntza bideratzeko tresnak lortu behar ditugu. Ez da unea norberaren zilborrari begira geldirik egoteko edota alderdikeria berekoian epe laburreko taktika antzuak jorratzeko.

Ezkerreko independentsimoak duen indar guztiak elkartu nahi baditugu eskuzabalak izaten jakin behar dugu, boluntario lana egin, aktibismoa berreskuratu eta ikuspegi estrategikoz jokatzen jakin.

ESE egitasmoak hasi berria diren sare herritarretan laguntzeko asmoa adierazi nahi eta oro har lagundu nahi duten herrikide guztiei bakoitzak erosoago dagoen tokitik bere ekarpena egitera gonbidatu nahi du.

Bukatzeko espreski, INDEPENDENTISTAK eta ADIERAZI EH sareen jaiotza txalotzen dugularik, pentsamolde ezberdinetako lagunak elkartzeko sortea diren bi taldeei gure formakuntza saioak eta lana eskaintzeko prestutasuna azaltzen dugu.


EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN



Gasteiz , 2.010ko martxoaren 20an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario