Abian gaude! Euskal jendarteari eta, oro har, interesa izan dezaketen guztiei jakinarazi nahi diegu guk, XXI. mendeko euskal independentistok, gure indarrak biltzen eta antolatzen hasiak garela ekimen berri bat gorpuzteko. Argi utzi nahi dugu abiatu garela, hodeiertz garbia dugula eta hurrengo hileetan sare gisako mugimendu hau osatzeko eta bazter guztietara zabaltzeko prozesu irekia garatuko dugula.
Parte hartzea oinarri izango duen sare gisako mugimendu zabala jarriko dugu abian. Norbanakoez osaturiko esparrua, mugimendu independientea, alderdien joko eta hauteskunde lehietatik at egonen dena, anitza, batzen gaituena lehenetsiz, norberaren nortasun, kultura eta pentsamenduak babestuko dituena.
Gure herriak eskatu digulako! Lau haizetara zabaldu nahi dugu gure herriaren eskaera dela, gure herriaren nahia dela ahalegin hauen atzean dagoena. Horrek mugiarazten gaitu eta ez beste ezerk. Ez gara ETAren ustezko borondatea gauzatzen ari, baina ez dugu onartuko ETAren aitzakia erabiltzea mugimendu independentista anitza eta zabala osatzeko aukera oztopatzeko.
Independentzia Euskal Herriarentzako aukerarik onena delako. Gure naziotasuna, gure hizkuntza, gure kultura, gure ekonomia, gure jendartearen aurrerapena eta ingurumenarekiko oreka bermatzeko biderik zuzenena delako, gure herriko bazter guztietara hedatuko dugu independentziaren aldeko aldarrikapena. Izan ere, euskaldunok, munduko biztanle guztiok bezala, gure buruaren jabe izateko eskubidea dugu eta eskubide hori gauzatuz, geure estatua sortu nahi dugu, hauxe baita munduan libre bizitzeko era onena.
Demokrazian oinarrituta, bide demokratikoetatik, gure herriak demokratikoki bidea har dezan. Nazio Batuen Asanblada Orokorrak 1948ko abenduaren 10ean adostutako Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala eta Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Itunarekin bat eginik, guk, bide, jarduera eta erabaki eredu demokratikoak defendatzen ditugu. Gauza bera eskatzen diegu Euskal Herriarentzat beste nazio egitasmoak bultzatzen dituztenei, denok onar dezagun jendartea dela erabakiak hartzeko subjektu bakarra.
Jakin badakigu gaur egun espainiar eta frantziar legediek galarazten dutela Independentziaren aldeko hautua. Honenbestez, independentziara iristeko bidean zeharkatu beharreko geltokia den Euskal Herriaren aitortza, bere lurraldetasunaren errespetua eta autodeterminazio eskubidea bermatzen dituen agertoki demokratikoaren alde egingo dugu lan, independentziaren aldeko apustua egiten ez dutenekin batera ere.
Aberri Eguna lehen ekimena. Apirilaren 4ean independentista guztiok batera Aberri Eguna ospatu eta aldarrikapena kalera ateratzeko deialdia lantzen hasiak garela jakinarazi nahi dugu.
Donostian, 2010eko otsailaren 27an
Hitzetik Hortzera: Gorrititik Amerikako Estatu Batuetara, Martin
Goikoetxearekin
-
Martin Goikoetxea bertsolaria elkarrizketatuko dute aste honetako
programan. Gainera, Gorritiko eta Garesko saioak ere eskainiko dituzte,
larunbatean, ETB1en.
Hace 5 días
No hay comentarios:
Publicar un comentario