GATAZKA KONPONTZEKO BESTE BIDE BAT

Indarkeriarik eza, nazio eta sozial eraldaketa.


Ezkerreko talde abertzaleen arteko elkarlanari buruz asko hitz egin liteke, baina bilgune bat osatze aldera eman beharreko urratsaz aritzeko, betiere, helburuak zein tresnak argi eduki behar ditugu.

Ezker Sobernista Eraikitzen (ESE) Egitasmoaren helburu estrategikoa euskal gatazka konpontzeko ahalegina indarkeria.ezaren ikuspegi kritiko eta eradaltzailetik artesa da. Ez gara ari, soilik, Euskal Herriak bi Estatuekin duen gatazkaz, gure jendeartean, lan arloan, ingurumen arloan, edozein arlo publikoan eduki ditzakegun auzietan baizik.

Euskal Gatazkaz mintzo garenean, Espainiar eta frantziar Gobernuaren ukazioan sorrera duen gatazka politikoaz ari gara, autodeterminazioa eta gure nazio izaeran ukazioan iturburua duena, alegia. Aktiboa izan behar duen indarkeria ezaren tresnak dira, gure ustez, gatazka konpontzeko edo bideratzeko modu egokia. Tresna hauek erakundeetan eta jendeartean egin beharreko lanarekin uztartu nahi ditugu.

Indarkeriarik eza proposatzen dugu, estrategia mota honek eraldaketa politiko eta soziala sakona lor ditzakeela sinetsita gaudelako, botere eta kontra potereen borrokakit at dagoen konponbide berri bat hautatzeak eradalketa zabalagoak lor baititzake.

Gatazkei ( arestian aipaturiko ikuspegi kritikotik) so egiteak irtenbidea erroan bilatzea esan nahi du. Gatazkak bideratzeko ala konpontzeko bidea errora jotzea da. Gatazkak dituen adierazpen bortitzak desagertzeaz gain, oinarrizko arazo sortzaileak konpondu behar dira. Gerraren logitatik bereiztu nahi dugu gure burua, indarkeria-ezaren logikatik ekintza soziopolitikarako jarduna zabalduz.

Egunez egun, gero eta ageriagoan geratzen da gure eskubideen aldarrikapenaren premia. ESE Egitasmo honetatik, indarkeria-eza aktiboaren jokamolde kritikoa eskaini nahi dugu, jendearteak berea egin ahal izan dezan eta hortik abiaturik, indar metaketa egin ahal izan dezagun, behar ditugun aldaketa sozaila eta politikoak eskuratzeko.

Gustau ala ez, gure arazoek nazioarteko foroetan ez dute adina oihartzunik NBEren agendaren sartzeko.Irtenbidea gure eskuetan baino ez dago Irtenbide ereduan datza nazio eta sozial eraldaketa egiteko gakoetako bat. Irtenbide eredu berri batek inguru sozialean konponbide osasungarria lor dezake. Konponbide osasungarriak eskubideen berditasuna ekarriko luke., zeinek gure kasuan legeakk egiteko ahalmen bera eskuratzea esa nahi duen,hots, Estatu burujabea, Euskal Errepublika.

Ezker Soberanista eraikitzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario