"Euskal Herria, prozesu demokratikoa eta aldaketa politikoa" aintzat hartuta, "mugitu" beharra dagoela adierazi du Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusiak. Horretarako "masa soziala" badela iritzi dio.
Berria.info 2010-01-14 - 18:03:57
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak uste du ezker abertzaleak 2004an Anoeta Donostiako belodromoan aurkeztutako proposamena "baleko metodologia" dela gaur ere eta, gainera, "indarrean" dagoela. "Anoetako adierazpena izan da prozesu demokratikoaren bidez gatazkaren konponbidera Euskal Herria gehien hurbildu duen bidea. Prozesu horrek ez dauka alternatibarik".
"Hau da unea", haren iritziz, "bidea egiteko. Erabakiak hartzea tokatzen da eta mugitzea. Hiru erreferentzia ditugu: Euskal Herria, prozesu demokratikoa eta aldaketa politikoa". Gizarteak horixe eskatzen duela azaldu du Etxaidek, eta aurten "pauso erabakigarriak" emango dituztela iragarri du.
Dena dela, adierazi du bide hori eraikitzeko "konpromiso garbiak eta erabakigarriak" hartu beharko dituztela eragileek, "apustu irmoak" egin beharko direla, gaurkoa "blokeo eta inposaketa egoera" baita. "Masa soziala eta eragile politikoak eta sozialak" badirela esan du sindikatuko idazkari nagusiak.
Euskal herritarrek "kanpoko esku-hartzerik eta inolako indarkeriarik gabe" erabaki behar dute euren etorkizuna, LABen arabera.
Urteko batzarra egin du gaur sindikatuak, Atano III.a Donostiako pilotalekuan.
Azal argi
-
Erreferentziak
←Bertsio zaharragoa 17:55, 14 azaroa 2024ko berrikusketa
5. lerroa: 5. lerroa:
Azal argiko populazioen banaketa oso korrelazionatuta dag...
Hace 41 minutos
No hay comentarios:
Publicar un comentario